XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Susmatzen zutenez, Estatu Batuek gerrilari afganoei bidalitako misilak izan zitezkeen, errusoen aurka erabiltzeko, baina hori egin beharrean, gerrilari afganoek iraniar gobernuari salduak izaten zirenak.

Gero petroliuntzi amerikarren aurka amaitzen zuten bidaia amerikar misilok.

Bitxia, ezta? Amerikar misilak amerikar untzien aurka!.

Utzi egin zuten konboia pasatzen eta ondoren, bidea gurutzatuz, beste aldera iragan ziren, beti ekialderantz eginez.

Konboi militarra atzean utzi eta ibiltzen jarraitu zuten.

Zeruan hodei beltz mehatxagarriak hurbiltzen ari ziren.

Tximista batek goia gurutzatu zuen.

Trumoien durrunbadak gero eta ozenagoak ziren.

Laster euria izango zuten lagun.

Menditartean aurrerago ibilitako orduetan, noiz behinka, harriz eraikitako artzainentzako gordelekuak ikusi zituzten.

Ordurarte ahaleginak egin zituzten haiengandik alde egiten, badaezpadan, baina oraingoan, aurreko mendiskan haietako bat ikusi zutenean, arretaz aztertu zituzten inguruak, (...).